Ikas2ko patiorako Boley Sarea
Proiektu hau, Guraso Elkarteak eskatutako eta kudeatutako Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik jasotako 3.253,76€ -ko dirulaguntzarekin egin ahal izan dugu. Aldi berean, Haritza Guraso Elkarteak Aguraingo Udalarekin adostutako gunea da.
Boleibol sare baterako laguntza eskatzeko ideaia iaz Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako inkesta baten ondorioz sortu zen, eta gure patio berrirako aurreikusten ditugun helburuekin bat datorrenez, proiektua aurrera eraman dugu. Patio inklusiboago eta naturalago bat lortzeko proiektua martxan baitugu.
Boley sarea jarri dugu eta bertan boleibolean, badmintonean eta tenisean aritzeko materiala ere jaso dugu (boleibolerako baloiak, indiakak, pilota biguinak, badmintonerako bolanteak eta raketak) sareak eskainitako aukera guztiak aprobetxatu ahal izateko.
Umeak mugitzera bultatzen ditu, aukera ezberdinak ikertzera eta aldi berean behar bereziak dituzten ikasleen autonomia garatzen laguntzen du.